Animazioneak

HALLOWEEN

HALLOWEEN

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. La fête organisée à l’occasion d’Halloween (31 novembre 2016) a rassemblé de très nombreux enfants et leurs parents. Tous se sont bien amusés autour du buffet thématique et de la boîte de nuit éphémère installée au marché couvert. A la demande générale, cette animation sera renouvelée en 2017!...

Lire plus
Art’Soule

Art’Soule

Art’Soule alkartearen helbürüak dira ederlanen sailetan gertakizün eta animazioneen antolatzea. 2010. urteaz geroz, larrazken hatsarretan, berrogeita hamar bat artistaren obrak agerrarazten dütü Atharratze-Sorholüzeko karrika eta bastimentü püblikoetan. Gisa horrez, artistek partzen dütüe ikusliar ederlanzaleak eta beren obren saltzeko parada badüe. Urtoroz ere, Art’Soule alkarteak, herriko eskola püblikoko etxekoen batarzünarekila batean, graner hüste bat plantatzen dü. Harremenentako: Jean-Roland Michaut (Alkartebürüa) – mail:...

Lire plus
Rallye des cimes

Rallye des cimes

1951. urtean Sauveur Bouchet ligiarrak kartielealat jinarazi zütüan amerikano soldadoek Frantziaren libratzean baliatü zütüen botüra oso berezi elibat: Jeep delakoak. Bouchetek entelegatü züan Jeep horier esker, Xiberoko bortü zokoenetako etxetara heltü ahal izanen zela. Xiberotarrek ere hala-hala konprenitü züen eta Jeep-ak bazter orotara zabaltü ziren. Circuit des Cimes lehenik izentatü zen zoinlehentaka, aldiz, lagün arteko nor nausitze batetatik abiatü zen… orai ezagützen dügün Xiberoko gertakari nausiala heltü artino. Gazterik hilik, Sauveur Boucheten seme Arnaud izanen zen bortü bideetako botüra zoinlehentako honen bülkazalea eta ospez handiarazlea. Jeepetarik landa, 4×4 botüra horietarik besterik jinen ziren, marka hanitxek Rallye des Cimes baliatüko züelarik esprabüen egiteko, hala nola: Renault-Sinpar, Land Rover, Cournil, Lada, Toyota. Gidazale famatüak ere ikusi ziren Xiberoko bortü bide zaharretan, besteak beste: Zanirolli, Pescarolo, Lartigue… Egünko egüneko teknologia berrienek lehen denbora haietako “ahal bezala aritze” harekila ez badüe deüs ikustekorik ere, Xiberoko bortü bide zaharretan lehiatzeak dü gainea hartzen. Eta lasterkaldien ikusteko atetzen den jentezioneak ontsa agerrarazten dü ‘Rallye des Cimes’ beste zoinlehentaketarik oso berezi dela. Hortarako da Frantziako bide orotako rallye-en artean famatüenetarik baratzen. Écurie des Cimes alkartea : Alkartebürü: Philippe Perez Alkartebürü ordari: Félix Bosom Diharüzain: Pierre Etchecopar Diharüzain ordari: Alexandre Lecarotz Idazkari: Gilbert Basterreix Helbidea: Herriko Etxea 64560 Ligi-Aterei mail: postmaster @...

Lire plus
Jondane Johane süak

Jondane Johane süak

Arramaiatzaren 24an ospatzen diren Jondane Johane bestak, hatsarrez jei paganoak ziren. Kiristigoa zabaltü aitzin, üztak emankor izan litean galtatzeko plantatzen ziren. Egünko egünean, besta hau mündü zabalean ospatzen da üdabürütik egün zonbaitetara, süak piztearekila üdaren argidürari honki jinaren egiteko. Argi deno, egür ateak plantatzen dira mendi eta bixkar tinietan eta ülüna heltü baiko horier emaiten zaie sü. Sü horien üngürüan biltzen diren jenteek beren anhoak partekatzen dütüe. Egünko egünean, Xiberoko dozena bat mendi edo mendixka tinitan ber tenorean pizten dira Jondane Johane sü horik: Maule-Lextarren, Irabarnen, Sohüta-Hokin, Eskiulan, Muskildin, Urdiñarben, Aiharben, Zalagainen, Betzülan, Ahargon, Maidalenan… Dantzaz eta sonüz, algarren atean üdari honki jinaren egiteko parada ezin hobea...

Lire plus