Herri antolakak

Herri antolakak

Services municipaux - Jean-Michel LAGUNE (3)

Jean – Michel LAGUNE – Herriko langile

Services municipaux - Ximun EYHERAMENDY (2)

Ximun EYHERAMENDY – Herriko lang

Aüzapezaren, bai Pierre POURRILLOU eta Martine LAGUNE zinegotxien manüpean, Jean-Michel LAGUNE eta Ximun EYHERAMENDY herriko langileak Atharratze-Sorholüzeko bazterren xahü etxekitzeaz bai eta hur zerbütxüaren entretenioaz axolatzen dira.

Jakitez Atharratze-Sorholüzeko herriaren jabegoapean direla 35 kilometra bide lüzegoa, gure bi langile horiek    badüe lan franko…                                                          Hona Jean-Michelek eta Ximunek urtearen lüzaran egiten dütüen lanetarik zonbait:

  • Herriko bastimentüen eta lekü püblikoen xahü etxekitzea: Herriko Etxea, eliza,
    Maidalenako sentora, komitateak (egünoroz xahatürik dira), kirolgela, merkatü tapatüa…
  • Eremü püblikoen xahü etxekitzea: arrabotüa, erdiko plaza, arküpeak eta botüra baztergialako igarangia (egünoroz eginik), herriaren jabegoapeko bideak, botüra baztergiak, bolakagia, deskantsagia…
  • Belar ebakitzeak
  • Lili ezargien eta berdegüneen entretenioa (deskantsagia, ühaitz bazterrak)
  • Xardekatzeak
  • Ondarkinen biltzea eta hüstea (astean berritan)
  • Etxetara huraren eramaiteko sarearen entretenioa: nazen hüstea eta xahatzea (urtean behin egiten den lan handi bat da),
  1. huraren heinari, baliapenari eta tratamentüari  begiaren etxekitzea (egünoroaz, bai igantez ere).
  2. hur zonbakailüen argibideen biltzea

Üsatüzko lan horietzaz kanpo, besterik ere egiten dü urtearen lüzaran, hala nola merkatü, feira eta beste jeientako dena plantan ezartea (besta egünetan aritzez ere !). Rallye des Cimes zoinlehentakarentako botüra baztergien antolatzea, Herri Alkargoaren bai eta SIVOM eta SIVU algarkidegoen bilkürentako gelen plantan ezartea…

Arauen kanbiatzeer doitzeko gisan, trebaldiak jarraikitzen dütüe eta egünko egünean tresna altxagarrien erabilteko ahala badüe. Elektrikarentako ahalbidetarzüna ardietsirik düe ere. Gisa horrez, egüberriko apaindüren ezarteko züzena badüe, entrepresa berezi bat behartü üken gabe, herriko diharützarentako hainbat hobe delarik.

Arren, herriko langile horiek lan hanitx egiten deiküe eta herritarrekila egünoroztako arrolatzeak segürtatzen dütüe ere.
Lagünt ditzagün gure herriaren xahü etxekitzen, herritarren bai kanpotiarren eretzeko gozagarri egon dadin. Etsenplü bat bera emanez: ondarkinontziak baliat detzagün eta txakürrak kurritzen ez ützi…

Services municipaux - Christiane IRIGOYEN

IRIGOYEN Christiane – Idazkari

Christiane IRIGOYENek deizü Herriko Etxeko idazkaritzan batzarri egiten, 2014eko urtarilaren 1az geroz. Martine LAGUNEren segida hartü dü, honek ???? eta ????. urteen artean lan hortan erauntsi düalarik.

Herriko Etxe baten idazkaritza eta administrazione lanak segürtazen dütü, hots:

  • Kontüen etxekitzea,
  • Estatü zibilaren joanaraztea: nortazün ageriak, pasaporteak,
  • Hur zerbütxüaren zonbakatzea,
  • Gütün eta dokümentüen jarraikitzea, agerien idaztea,
  • Hirigintzaz ardüratzea,
  • Bozketako eginbeharren segürtatzea,
  • Herriko Kontseilüaren jünten jarraikitzea,
  • Jentarte lagüngoa dosieretzaz axolatzea,
  • Telefonean ihardestea,
  • Jenteen errezebitzea.
  • Jenteer behatze eta lagüntze lan bat ere egiten dü.

Herritarren arrenkürer haütemaiten deie eta gogo honez aholkatzen eta lagüntzen dütü administrazione saileko eginbeharretan.

Herriko Etxea zabalik da :
Astelehenetik ostegüneala 09:00etarik 12:30etara bai 14:00etarik eta 17:30etara.
Eta ostiralez  09:00etarik 12:30etara.

 

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen